Lesakako Sanferminetako kartel eta portada irabazleak jakinarazi dituzte

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 14a, 08:49
Ezker-eskuin, Juan Carlos Pikabea, Iraia Etxabide eta Monica Pikabearen lan saridunak.

Kartela Juan Carlos Pikabea margolariak egindakoa da eta portada Iraia Etxabidek

Lesakako Sanferminak iragarriko dituen kartela eta besten programako azala eta kontrazalean joanen diren irudiak aukeratu dituzte. Karteletan, Juan Carlos Pikabea Zubiri margolariaren “Bestaren soinua” izan zen lehiaketako irabazlea eta portadarako, Iraia Etxabide Etxeberriaren “Lesaka gorriz jauntzirik” lana aukeratu dute.

 

Bakoitzak, 250 euroko bonoa eskuratuko du saritzat, herriko komertzio, zerbitzu edo ostatuetan erabiltzeko.

Kontrazal lehiaketa margolariaren alabak, Monica Pikabea Perinnek irabazi du, “Besta erraldoia” lanarekin. Honek, 100 euroko bonoa izanen du saritzat, herriko dendetan eskolako materiala erosten erabiltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun