Iruñeko Orfeoiak kontzertua eskainiko du Lesakan maiatzaren 16an

Ttipi-Ttapa 2015eko maiatzaren 13a

Iruñeko Orfeoia kantari ariko da larunbatean Lesakako elizan.

Larunbat arratseko 8etan San Martin elizan

Iruñeko Orfeoiak kontzertua eskainiko du maiatzaren 16an Lesakako San Martin de Tourseko elizan, larunbat arratseko 8etatik aitzinera. Lesakako Udalak antolatu du emanaldia, Lesakako Parrokiaren laguntzaz.

Igor Ijurraren zuzendaritzapean abestuko du Iruñeko Orfeoiak eta Raul del Toro izanen da organujolea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun