Arantzatik Goizuetara mendi ateraldia maiatzaren 23an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 13a, 07:28

Egun pasa polita izaten da, batez ere eguraldiak lagunduz gero. Argazkia, duela bi urteko ateraldian.

Ekaitza elkarteak antolatutako ibilaldirako txartelak maiatzaren 17ra bitarte egonen dira salgai

Arantzako mendi itzulia ez den urtean, Goizuetako ateraldia antolatzen du Ekaitza Elkarteak. Aspaldiko ohitura honi eutsiz, goizuetarrek egindako bisita itzuliko diete herritarrek eta aurten ere hitzor­dua paratua da. Maiatzaren 23an, larunbatarekin, Goizuetara oinez joanen dira, 07:30ean plazatik abiatuta. 

Goizuetako Umore Ona elkartean bazkaldu eta ilunabarrean autobusean etxera bueltatuko dira. Ateraldi honetan parte hartu nahi dutenek herriko ostatuetan erosi beharko dituzte txartelak. 20 eurotan daude eta maiatzaren 17ra arte egonen dira salgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun