V. Xabi Telletxea BTT jeitsiera maiatzaren 16an eginen da Igantzin

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 12a, 07:31

Ohikoa denez, Frainetik herriko itturrirako jautsiera eginen dute txirrindulariek.

Nafarroako txapelketa izanen da eta, aldi berean, Euskadiko Openerako puntuagarria

Igantziko Biltoki elkarteak Xabi Telletxea zenaren omenez bosgarren urtez antolatutako BTT jaitsiera maiatzaren 16an eginen da. Txapelketa larunbat arratsaldeko 3etan hasiko da lehenengo jautsierarekin. Entrenamenduak, berriz, goizeko 9etan hasi eta 13:00ak arte izanen dira.

Nafarroako Txapelketa erabakiko da Igantziko proban eta aldi berean Euskadiko Openerako puntuagarria izanen da.
Hortaz, parte hartzeko nahitanahiezkoa da federatuta egotea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun