Eguraldi lagunduta, 81 kilometroak betetzeko 1:54:01 behar izan zuen lehendabiziko helmugatu zen Zarauztarra taldeko Jokin Aranburuk. Esprint gogorra jo zuten eta foto-finisha ere behar izan zen irabazlea erabakitzeko. Autonervión taldeko Iñigo Elosegi izan zen bigarrena eta Andoaingo taldeko Jokin Aberdil osatu zuen podiuma. Hain zuzen Andoaingoa izan zen talderik onena, Atracciones Sanz eta Zirauna taldeen aitzinetik. Guztira 125 txirrindulari helmugaratu ziren.
Gure Txokoak bikain antolatutako probaren hasieran ihesaldi saiakera aunitz izan ziren, baina ez ziren aitzinera ateri. Etxalarko Benta eta Berrizaun artean eroriko haundi bat izan zen, baina txirrindulariek ez zuten min handiegirik hartu. Lasterketa azken kilometroetan erabaki zen. Lesakatik batera igaro zen tropela, baina Piedadeko igoeran izan ziren erasoaldien ondorioz, 14 laguneko taldetxoa gelditu zen aitzinean eta beraien artean jokatu zuten garaipena, aipatu bezala, lehia estuan.
SAILKAPENA
1. Jokin Aranburu (Zarauztarra) 1:54:01 (Orduko 42,63 km banaz bertze);
2. Iñigo Elosegi (Autonervión);
3. Jokin Alberdi (Andoaingo);
4. Julen Umerez (Ulma);
5. Unai Orbea (Atracciones Sanz);
6. Urko Berrade (Lizarte);
7. Jon Gil (Vicinay);
8. Eneko Aramendia (Quesos Albeniz);
9. Diego López (Galdeano);
10. Alvaro Cotillas (Armentia).