Musika banden alardea eginen dute Lesakan maiatzaren 9an

Ttipi-Ttapa 2015eko maiatzaren 7a

Lesakako Beti Gazte elkartearen 75. urteurreneko ekitaldien antolatu dute Musika Banden Alardea maiatzaren 9an. Eskualdeko banden topaleku izatea nahi dute herria eta horregatik herriko bandaz gain Bera eta Elizondokoak ere gonbidatu dituzte. Hiru bandek kalejira eginen dute larunbatean 17:30ean eta 19:15ean kontzertua eskainiko dute plazan (euriarekin Harriondoa Kultur Etxeko konbentuko elizan).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun