Argazki Rallya eginen dute larunbatean Berako Ricardo Baroja ikastetxe publikoak antolatuta

Ttipi-Ttapa 2015eko maiatzaren 6a

Larunbatean egiten diren lanekin erakusketa eginen dute hilabete hondarrean

Berako Ricardo Baroja ikastetxe publikoko Guraso Elkarteak antolatuta Berako Lehen Hezkuntzako ikasle guztientzat argazki rallya antolatu du maiatzaren 9an, larunbat arratsaldeko 4etan hasita. Eskolan abiatu eta herri guzian barna ibiliko dira lau lagunez osatutako taldeak, gai librean. Egindako argazkiekin erakusketa izanen dute maiatzaren 28 eta 29an Berako Kultur Etxean, 17:00etatik 19:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun