Larunbatean Lesaka eta Bera barna
Maiatzaren 9ko Bidasoko Itzuliko laugarren etapak ere zati bat eskualdean barna eginen du. Irungo Ficoban abiatuko da 14:30ean eta Gurutzeko gaina (3. Maila), Oiartzun, Aritxulegi (1. maila, 15:25ean), Agiña (1. Maila), Lesaka (15:51), Bera, Behobia, Irun, Erlaitzeko gaina (1. Maila), Gurutze eta Letxunborron barna pasatu ondotik, Irungo Colon pasealekuan helmugaratuko da 17:00 aldera, 77,8 kilometroko ibilbidea osatu ondotik.