Donostia-Zarautz zeharkaldia eginen du Lesakako Beti Gaztek igandean

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 29a, 07:19

75. urteurreneko ekitaldien baitan

Lesakako Beti Gazte elkartea 75. Urteurreneko ospakizunetan murgildua dabil eta maiatzaren 3an, Donostia-Zarautz mendi zeharkaldia antolatu du. Igande goizeko 7:15ean abiatuko da autobusa Plaza Zaharretik Gipuzkoako hiriburura eta handik eginen dute oinezko martxa.

Ibilaldi honetan parte hartzeko aitzinetik eman behar da izena, 666 382937 telefonora deituz (Modesto Maia). Bazkaria eta autobusaren prezioa 30 eurokoa izanen da Beti Gazteko bazkideentzako eta 32 euro bazkide ez direnentzako.

Lehendik, Lesaka-Hondarribia eta Hondarribia-Donostia ibilaldiak eginak dituzte denboraldi honetan Beti Gazteko mendizaleek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun