Ehuntze Eguna ospatuko dute maiatzaren 3an Beran

Ttipi-Ttapa 2015eko apirilaren 29a

Gure Esku Dago dinamikaren baitan bertze zenbait ekitaldi antolatu dituzte asteburu luze honetarako

Bortziriak josten izenburupean, Gure Esku Dago dinamikaren baitan zenbait ekitaldi antolatu dituzte bortz herrietan asteburu luze honetarako, maiatzaren 3an, igandean Beran eginen den Ehuntze Egunarekin borobilduko direnak.

Hasteko, Etxalarren maiatzaren 1ean, ortziralean berendu afaria eginen dute.

Igantzi, Arantza eta Lesakan maiatzaren 2an, larunbatean eginen dituzte ekitaldi ezberdinak. Igantzin, eguerdiko 12etan aperitifa eskainiko dute; Arantzan, larunbat arratsaldeko 5etan Jostunak dokumentala eskainiko dute eta Lesakan, larunbat arratseko 8etan hasita oihal margoketa eginen dute.

Bukatzeko, erran bezala, Beran Ehuntze Eguna ospatuko dute igande eguerdiko 12etan hasita Berako plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun