Bortzirietako Euskara Mankomunitateak begirale izateko lan poltsa antolatu du

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 28a, 07:21

Haur eta gaztetxoentzako udaleku irekietan begiraleak beharko dira. Argazkian, 2014ko udalekua Arantzan.

Izen emateko epea zabalik dago maiatzaren 20ra arte

Mankomunitateak haur eta gaztetxoentzako udaleku irekiak antolatuko ditu aurten ere, eta horietan lan egiteko begiraleak beharko ditu.

Hori dela eta, lan poltsa osatzeko deialdia argitaratu du. Lan poltsan parte hartzeko beharrezkoa da 16 urte eginak izatea, DBHko titulazioa izatea eta euskaraz jakitea (C1 mailako titulazioa aurkeztuta edota mailaketa proba eginda).

 

Izen emateko epea zabalik egonen da maiatzaren 20ra arte. Eskaerak mankomunitatearen bulegora eraman edo bidali behar dira, epe horren barrenean.

 

Euskara probak ekainaren 8an eta 9an izanen dira, eta proba praktikoa ekainaren 12an. Azterketa guztiak Toki Ona institutuan eginen dira.

 

Deialdiaren oinarriak mankomunitatearen web orrian kontsulta daitezke, www.bortziriak.org atarian. Halere, informazio gehiago nahi izanez gero, bertara telefonoz dei daiteke (948 63 41 25) edo mailez idatzi (euskara@bortziriak.org).

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun