Igandeko eguraldiak ez zuen sobera lagundu eta hasiera batean, bazirudien eguerdiko jaialdia Harriondoa Kultur Etxean eginen zela. Goiz partean euri gehiegi bota ez zuenez, ordea, plazan egin ahal izan zen. Aitzinetik, karrikaz karrika ibili ziren Tolosa, Urnieta eta Lakuntzatik etorritako taldeak, herriko aterpe ezberdinak bilatuz beraien dantza saioak eskaintzeko. Eguerdian, herriko dantzari ttikiek Zubigainekoa eskaini zuten eta gero, plazako jaialdia egin zuten. Ikusi argazkiak
Kanpoko dantzariak herrikoen etxeetara eta elkarteetara joan ziren bazkaltzera eta arduradun eta musikariek elkarrekin bazkaldu zuten
Arratsaldean euria gogotik botatzen zuenez, plazan egitekoa zen erromeria frontoian egin zuten, Porru DJ-arekin.