Altzateko frontoian eginen den herri bazkarirako txartelak apirilaren 25a bitarte eskura daitezke
Berako Gaztetxeko areto nagusiko paretak soinu premian daudela eta, egarri hori asetzeko kontzertua antolatu du Kaxernak maiatzaren 1ean. Ortziral arratseko 10etan hasita, Dama eta La Bona Dea taldeak izanen dira taulagainean. Sarrera 3 euro kobratuko da.
Horren aitzinetik, Langilearen Eguna dela eta, egitarau interesgarria osatu dute, LAB eta Ernairekin elkarlanean. Goizez mobilizazioak izanen dira eta 13:30ean bazkaria Altzateko frontoian. Txartelak 10 eurotan salgai daude Katakun, Arrano (Lesaka), Intza (Elizondo), Elgorriagako Herrikoan eta Legasako Kattalinen, apirilaren 25a bitarte.