Komiki lehiaketako sariak banatuko dituzte apirilaren 23an Beran

Ttipi-Ttapa 2015eko apirilaren 22a

Aitzinetik, Marikalanbren emanaldia izanen da liburutegian 4-8 urteko umeendako

Liburuaren Egunaren harira, apirilaren 23an bi ekitaldi eginen dituzte Berako Herri Liburutegian, liburutegiak berak eta Udal Kultur Batzordeak antolatuta. Ortzegunean 18:00etan, Elhuyar eta Irrien Lagunak-en eskutik Marikalanbre bizitzaren laborategian, 4 eta 8 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako ikuskizuna izanen da ikusgai. Ondotik, komiki lehiaketako sariak banatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun