Hauteskundeak 2015

Arantxa Zubieta izanen da Etxalar Bai taldeko alkategaia

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 21a, 10:28
Arantxa Zubieta Etxalar Bai taldeko alkategaia.

Etxalar Bai taldeak ere zerrenda aurkeztu du maiatzeko udal hauteskundeei begira. Arantxa Zubieta da alkategaia.

Arantxa Zubieta Ameztoi izanen da maiatzeko udal hauteskundeei begira, Etxalar Bai taldearen alkategaia Etxalarren. Berekin batera honela osatu dute taldea:

1-Arantxa Zubieta Ameztoi

2-Maria Mitxelena Urroz

3-Pedro Galarregi Zubieta

4-Manuel Leza Olaizola

5-Jose Ariztegi Irigoien

6-Aitor Sansiñena Sarobe

7-Jose Antonio Telletxea Bergara

Zazpi ordezkari hauez gain, ondoko hauek izanen dira ordezkoak: Jose Mª Pikabea Iziaga, Karmelo Etxeberria eta Gabriel Arburua Etxeberria.

Duela lau urteko hauteskundeetan, Independente gisa aurkeztu zen Arantxa Zubieta eta bere taldea Etxalarren. 160 boto eskuratuta bigarren talderik bozkatuena izan zen eta hiru zinegotzi eskuratu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun