Arantzako EH Bilduk ere aurkeztu du udal hauteskundeetarako hautagai-zerrenda. Juan Miguel Almandoz Mitxelena, lehen ere alkate izana dena da alkategaia eta berekin batera honela osatu dute zerrenda:
1-Juan Miguel Almandoz
2-Mentxu Peña
3-Ander Almandoz (egungo alkatea)
4-Igor Ugalde
5-Jose Jabier Mitxelena
6-Juan Mari Gonzalez
7-Eneko Sarrias
Ordezkoen zerrendan Teodoro Pikabea, Jabier Mari Etxebeste eta Gabi Goia daude.
«Herri osoarentzat» lan egin nahi duten talde bezala aurkeztu dute euren burua. Adin, lanbide eta ikuspuntu desberdineko jendea bildu dira taldean, esperientziadunak batzuk eta ilusioz eta gogoz sartu direnak bertzeak. Eta zerrendan ageri direnez gain, «gibeletik, batzordetan banatuta, herriaren alde egiteko gogoz dagoen lantalde haundia, anitza eta bizia dutela» azpimarratu dute. Informazio guztia garbi emanez, «gardentasunean eta zuzentasunean oinarritutako udal irekia» izan nahi dutela ere azaldu dute.
Aipatu, joan den igandean, taldeari babesa emateko argazkia atera zutela Arantzako plazan. Haur, gazte eta heldu, talde ederra bildu zen.