Hauteskundeak 2015

Jose Luis Etxegarai izanen da Geroa Baiko alkategaia Lesakan

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 20a, 10:32

Geroa Bai taldea, larunbatean Harriondoan egin zen aurkezpenean, Uxue Barkosekin.

Apirilaren 18an egin dute zerrendaren aurkezpenean Uxue Barkos izan zen

Geroa Bai taldeak Lesakan aurkeztuko duen zerrendaren aurkezpena egin zuten apirilaren 18an, larunbat arratsaldean Harriondoa Kultur Etxean. Ekitaldian izan zen Uxue Barkos Nafarroako presidentziarako hautagaia ere. Urtetan EAJ-PNV alderdiarekin alkate izandakoa eta azken legealdian oposizioaren buru izan den Jose Luis Etxegarai izanen da alkategai.

Aurkezpenean aipatu zutenez, programa bukatzen ari dira, “Lesakak behar duenari erantzunez, borondate politikoa baldin bada molda daitezkeen kontuei aurre eginez legealdia hasi bezain abudo, errate baterako, liburutegia Kultur Etxera aspaldian egokitua dagoen lekura eramatea”.

Geroa Baiko zerrenda Lesakan

1. Jose Luis Etxegarai Andueza

2. Iban De Prado Etxepeteleku

3. Pello Apeztegia Altzugarai

4. Maria Victoria Gortari Aldabe

5. Esteban Irazoki Irazoki

6. Jose Maria Portu Otxoteko

7. Jose Esteban Etxebeste Apeztegia

8. Carlos Ubiria Portu

9. Victoriano Ruiz Alvarez

10. Jean Vierre Vincent Mesplé

11. Antonio Hidalgo Hidalgo

Ordezkoak

12. Jesus Maria Castro Almandoz

13. Miguel Maria Irigoien Iparragirre

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun