Lesakako Geroa Bairen udal kandidaturaren aurkezpena eginen dute apirilaren 18an, larunbat arratsaldeko 7etan Harriondoa Kultur Etxean. Nafarroako presidentziarako hautagaia den Uxue Barkos ekitaldian izanen da.
Urtetan EAJ-PNV alderdiarekin alkate izandakoa eta azken legealdian oposizioaren buru izan den Jose Luis Etxegarai izanen da alkategai, baina zerrenda osatzen duten guztiak aurkeztuko dituzte larunbateki ekitaldian.