Hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko bete behar diren tramite ofizialak eginak eta programa zehaztua du dagoeneko Etxalarko Herri Taldeak. Duela lau urte Etxalarren 5 talde aurkeztu ziren eta, denen artean, Herri Taldearena izan zen babesik handiena eskuratu zuena: 205 boto guztira, bildutako boto guztien % 40a, eta 3 zinegotzi.
Hartara, gehiengo osorik gabe, agintaldi honetan Herri Taldea behartua egon da urtero udal-aurrekontuak bertze taldeekin adostera eta liskar handirik gabeko lan-dinamika aitzinera eramatera.
Gaztetasuna eta esperientzia elkartu dituzte hautagai-zerrendaren lehen postuetan, hurrengoarekin zortzigarren aldiz gehiengoa eskuratuko dutelakoan. Izan ere, kontuan hartu behar da 1987az geroztik etenik gabe Herri Taldearen esku egon dela Etxalarko alkatetza. Hautagai-zerrenda honako hauek osatzen dute: Migel Mari Irigoien, Jose Mari Maia, Garazi Remon, Leire Olagarai, Asier Maia, Maite Olaetxea eta Fermin Altzuguren.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!