Dantza desafioak egiteko aukera izanen da larunbatean Berako kiroldegian

Ttipi-Ttapa 2015eko apirilaren 16a

12 eta 17 urte arteko gaztetxoak Toki Ona kiroldegira hurbilarazteko programaren baitan

12 eta 17 urte arteko gaztetxoak kiroldegira hurbilarazteko programaren baitan Urdi Berak antolatuta, apirilaren 18an, Dantza desafioak saioa-txapelketa antolatu dute Berako Toki Ona kiroldegian, larunbatean 18:00etan hasita. Kiroldegiko kudeatzaileen asmoa, larunbat honetako ikastaroetan ikasten dutenekin, hurrengoan elkarren arteko dantza desafioak egitea da.

Maiatzaren 8an, gaueko ziklo saioa antolatu dute, 21:00etan eta maiatzaren 16an crossfit jokoak eginen dituzte 17:00etan.

Izen emateko eta informazio gehiagorako Toki Ona kiroldegira jo behar da, 948 630215 telefonora deitu edo bera@urdisl.com helbide elektronikora idatzi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun