Trikipoteoa eta argazki deialdia egin du Berako EHBilduk larunbaterako

Ttipi-Ttapa 2015eko apirilaren 10a

Zerrenda eta programa osatzeko hainbat bilera egin ondotik, Berako EHBilduk baditu hurrengo udal hauteskundetarako hautagaiak. Horiek aurkeztu bidenabar, argazkiak ateratzeko eta trikipoteorako deialdia egin dute larunbaterako.

Zerrenda eta programa osatzeko hainbat bilera egin ondotik, Berako EHBilduk baditu hurrengo udal hauteskundetarako hautagaiak. Horiek aurkeztu bidenabar, argazkiak ateratzeko eta trikipoteorako deialdia egin dute larunbaterako.

Zerrendetan egonen direnekin eta lehenago ordezkari edo eragile izan direnekin, argazki bilduma bat egin nahi dute eta horretarako apirilaren 11n, larunbat arratsaldeko 5etan gelditu dira Merkaturako Plazan (Altzateko plaza parean), programarako eta kanpainarako erabiliko dituzten irudiak ateratzeko.

Partehartzea bultzatzeko Batzordeak indartzeko helburua du Berako EHBilduk eta behar direnerako sortzea izanen da erronka nagusienetako bat. Larunbatean egin nahi diren argazki horietan batzordeetan egon daitekeen jendea elkartu nahi dute, eta argazki bat ateri, batzorde ezberdinetan lan egiteko prest dagoen jendearekin edota orain artean parte hartu duen jendearekin; hala nola orokorrean EHBilduren proiektuarekin bat egiten duenarekin.

Argazkien ondotik triki-poteoa ere eginen dute herrian barna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun