Programa honen baitan, apirilaren 18an, Dantza desafioak saioa-txapelketa antolatu dute kiroldegian, 18:00etan hasita. Kiroldegiko kudeatzaileen asmoa, larunbat honetako ikastaroetan ikasten dutenekin, hurrengoan elkarren arteko dantza desafioak egitea da.
Maiatzaren 8an, gaueko ziklo saioa antolatu dute, 21:00etan hasita eta maiatzaren 16an crossfit jokoak eginen dituzte 17:00etan hasita.
Izen emateko eta informazio gehiagorako Berako Toki Ona kiroldegira jo behar da, 948 630215 telefonora deitu edo bera@urdisl.com helbide elektronikora idatzi.