Ibardingo Mendiko sagardotegian Kantu Zahar Afaria antolatu dute hirugarren urtez, apirilaren 11rako. Larunbateko afariaren eta liburuaren prezioa 45 eurokoa da.
Partehartzaileak, berriz, Angel Mariezkurrena (antolatzailea), Zubietako joaldunak, Bankako Menditarrak (abeslariak), Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolariak, Eñaut Agirre (Pernando Amezketarraren bertsoak), Frantzisko Santxotena (eskujolea) eta Aitor Ibarra (tronpeta) izanen dira.
Izen-ematea 948 630302 edo 670 465011 telefonoetan egin daiteke.