Linddurrenborda sagardotegian mintzapraktika antolatu du Solaslagunak

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 1a, 10:29

Joan den urtean ere Linddurrenbordan bildu ziren Nafarroa osoko solaslagunak.

Apirilaren 18an eginen da, baina hilaren 14rako eman behar da izena

Solaslaguna ekimenak, euskaraz gustora aritzeko mintzapraktika saioa antolatu du apirilaren 18an, larunbatarekin, Lesakako Linddurrenborda sagardotegian eginen den bazkarian. Izen emateko epea apirilaren 14an bukatuko da.

Osotara prezioa 33 eurokoa izanen da (sagardotegia 27 euro eta autobusa 6 euro). Izena emateko 610c 920673 telefonora deitu behar da.

Izarbeibarko Mintzakide, Iruñerriko Mintzakide, Solaslaguna, Baztango AEK eta Malerrekako eta Bortzirietako IKAk bat egin dute deialdian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun