Apirilaren 3an, ortziral arratseko 9etatik aitzinera pilota jaialdi handia izanen da Eztegara pilotalekuan. Lehenik, afizionatu mailan, Mitxelena eta Iñigo Martinez, Errandonea eta Olaizola III.aren kontra ariko dira. Ondotik, Binakako Promozio Txapelketako finalerdietako bigarren jardunaldiari dagokion partida jokatuko dute Altuna eta Rezustak, Iribarria eta Merino II.aren kontra.
Agara prentsa dendan aurrez salgai daude sarrerak.