Lesakako Turismo Bulegoa Harriondoan izanen da Aste Santuan

Ttipi-Ttapa 2015eko martxoaren 31

Lesakako Musika Eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute asteazken arratsaldean.

Apirilaren 1ean kontzertua eskainiko dute Musika Eskolako ikasleek eta 12an Loreak filma eskainiko dute

Apirilaren 1ean, asteazken arratsaldeko 6:30ean Lesakako Udal Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute Harriondoa Kultur Etxean. Apirilaren 12an, berriz, igandean 19:00eta Loreak pelikula eskainiko dute. Aipatu, bertzalde, Aste Santuan Lesakako Turismo Bulegoa ere Harriondoan izanen dela.

Turismo Bulegoko ordutegia

Martxoaren 31 eta apirilaren 1ean, astearte eta asteazkenean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egonen da zabalik.

Apirilaren 2 eta 3an, Ortzegun eta Ortziral Santuan, 10:00etatik 14:00etara.

Apirilaren 4ean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Apirilaren 5 eta 6an, 10:00etatik 14:00etara.

Apirilaren 7an itxita.

Apirilaren 8, 9, 10 eta 11n, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Apirilaren 12an, 10:00etatik 14:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun