Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Kurdistango herriaren garrantzia izenburupean zenbait ekitaldi antolatu dituzte egunotan. Hasteko, martxoaren 31tik apirilaren 12ra arte zabalik da Kurdistan gaineko 6 begirada izeneko argazki erakusketa Kultur Etxeko erakusgelan. Asteartetik igandera ikus daiteke 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 19:00etara (igande arratsaldez itxia).
Apirilaren 14an, asteartean 19:00etan Beralandetan Aniztasuna eta dibertsitatea Ekialde Hurbilean solasaldia eskainiko du Manuel Martorellek gaztelaniaz.
Apirilaren 16an, ortzegunarekin, ordu eta leku berean, Kurduen garaia ailegatu ote da? solasaldia eskainiko du Karlos Zurutuzak euskaraz.
Bukatzeko, hilaren 18an, larunbatean 19:00etan Kultur Etxean Iksandarraren bidea kontzertu didaktikoa eskainiko dute.