Euskal Herrian barna bi mila kilometrotik goiti egiten ari den Korrikaren lekukoa eskualdean barna ibili zen joan den asteburuan, baina horren ondotik Korrika Ttikia ere eginen dute Arantzan martxoaren 27an.
Ortziralean 16:00etan Erroitzinekoborda paretik abiatuko dira korrikalari ttikiak. Herriko karriketan eginen den ibilbidean, lekukoa hainbat lagunen eskutatik pasako da: Gazte Asanblada, Guraso Elkartea, Pelle-Ttiki Haur Eskola, eskolako lagunak, Zahar Txoko, Ekaitza Elkartea... Ibilbidea Erroitzinekobordatik hasita, Beheko karrika, plaza, Karrika Nagusia, Osiña Karrika, Larreta, Salbatore Karrika, Goienburu, Goiko Karrika eta Esto Karrikatik pasako da. Tarte horretan guztian ez da animaziorik faltako.
Ibilbidea bukatuta, plazan berendua eskainiko zaie partehartzaile guztiei, musika ere izanen da eta ekitaldi ttiki bat ere eginen da.