Maiatza hurbiltzen ari dela eta hamekagarren Gazte Eguna antolatzen hastekoa da Berako Kaxerna Gaztetxea. Horretarako, bilera-poteo bat egitea erabaki dute martxoaren 27an, ortziral arratsaldeko 6etan Katakutik abiatuta.
Bertan, ideia freskoak, proposamenak eta eguna borobila izan dadin, jendearen lana eta konpromezua ezinbertzekoak izanen dira.