151 kirolarik parte hartu dute Igantziko Gladiators Day lasterketa berezian

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 16a, 13:25

Lana gogotik egin behar izan zuten 151 kirolariek. TTIPI-TTAPA

Emakumezkoetan bigarren izan zen Leire Portu lesakarra

151 kirolarik, horietatik 38 emakumeak, parte hartu zuten martxoaren 15ean Igantziko Irrisarri Landen lehen aldiz antolatutako Gladiator’s Day lasterketa berezian. Bortz kilometro eta erdi lasterka (368 metroko desnibel positiboa eta 349 metro desnibel negatiboa) egiteaz gain, tartean 15 oztopo gainditu behar izan zituzten kirolariek: sokarekin eskalada, gurpil garraioa, lohi gainean jarritako enborrak, lohian arrastaka ibili alanbre azpitik, sokak eta sareak igo, kamioiak eta bertze oztopoak gainditu… Ikusi argazkiak

Euskal Herri osotik, Errioxatik, Madriletik eta Frantziatik etorritako kirolariak baziren, baina Eskualdeko korrikalari aunitzik ez. Halere, aipatzekoa da emakumezkoetan, Beti Gazte mendi taldeko Leire Portu lesakarrak bigarren postua eskuratu zuela.

Bakarka egin zen txapelketa Irekia edo Openaz gain, Enpresen Desafioan ere parte hartu zuten, hamabi enpresa ordezkatu zuten 44 kirolarik.

Sailkapenak

Gizonezkoen Opena

1. Iosu Ormazabal Otaño 39’ 55”

2. David Jimenez 40’20”

3. Mikel Urtxegi 41’03”

Emakumezkoen Opena

1. Silvia Lopez 51’54”

2. Leire Portu 55’14”

3. Ainhoa Artola 58’52”

Taldekako irekian WTF Fitness izan zen bizkorrena, V Alaudae eta Lastres Disfuncionalesen aitzinetik. Enpresen Desafioan berriz, gizonezkoetan Club Piraguismo Pamplona izan zen lehenbizikoa, Liebher bigarrena eta Replasa girugarrena eta emakumezkoetan, KYB 4 lehena, Zabala 3 bigarrena eta Zabala 4 hirugarrena.

Dena den, lasterketa espartanoak deitzen diren proba hauen goiburuak dioen bezala, bukatzea (lohiez eta urratuz beterik bada ere) garaipena da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun