Berako Ehiza eta Arrantzako Berako elkarteak Manttale taldearekin batera, hurrengo martxoaren 14erako Zuhaitzaren eguna antolatu dute. Goizeko 9etan emanen zaio hasiera jarduerari Altzateko plazan eta zuhaitzak landatuko diren Zumalkura joateko bi bide daude, kotxez edo oinez eginen den txangoan. Zuhaitzak landatu eta gero, plazara bueltatuko dira hamaiketako bat egiteko Ehiza eta Arrantza Elkartean.