2015eko Turismoko Saria jasoko du Irrisarri Landek

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 13a, 10:22

Igande honetan, mini-enduro eta GladiatorĀ“s Day probak hartuko ditu Irrisarri Landek. Artxiboko argazkia

Turismo-zerbitzuak ikertu, garatu, berritu eta emateko modalitatean

Nafarroako Turismo Kontseiluak Tuterako Udala, José María Guindano ostalariak zuzendutako Xabier hotela-jatetxea, Ábaco taberna-jatetxea eta Igantziko Irrisarri Land turismoko gunea proposatu ditu 2015eko "Reyno de Navarra" Turismoko sariak jasotzeko maila eta modalitate ezberdinetan. Iruñeko Orfeoiari ere aipamen berezi bat egitea proposatu dute, jaio zenetik 150 urte betetzen dituela-eta.

Nafarroako Turismo Kontseiluak Irrisarri Land oporgunea proposatu du "Turismo-zerbitzuak ikertu, garatu, berritu eta emateko" modalitatean, landa-turismoko ekimen berritzaile eta integrala izateagatik; haren barnean sartzen dira: hotelean ostatu hartzea nahiz naturan bertan, basoan dauden etxoletan, eta aisialdiko nahiz kiroletako jardueren eskaintza osoa eskaintzen du (tirolinak, zikloturismoa, mendi-ibiliak, abentura…).

Igande mugitua

Turismoko Saria jasoko duela jakin duen asteburuan ekitaldi bereziak hartuko ditu Irrisarri Landek. Hain zuzen, igandean Gladiators Day eta mini-enduro probak izanen dira bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun