Erremonteak eta txotxak bat eginen dute Sagardoaren txapelketan

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 11a, 11:12

Txapelketan parte hartuko duten hamabi erremontelarietatik zazpi martxoaren 10ean egin zen aurkezpenean. Maialen Andres

Sei bikote lehiatuko dira eta tartean eskualdeko sei erremontelari ariko dira

Bi multzotan banatutako sei bikotek parte hartuko dute bosgarren aldiz antolatutako erremonteko Sagardoaren txapelketan. Ezkurra-Agirrezabala, Uterga-Olazar eta Ezkurra II-Ion (A multzoa) eta Zeberio II-Endika, Etxeberria IV-Etxeberria III eta Matxin III-Barrenetxea (B multzoa) saiatuko dira txapelaren bila, martxoaren 12tik aitzinera.

Lehenbiziko partida martxoaren 12an, ortzegunean jokatuko dute GalarretanEzkurra eta Agirrezabalak Uterga eta Olazarren kontra. Ligaxka martxoaren 28an akituko da, apirilaren 2an finalerdiak eta apirilaren 25ean finala.

Finalerdi bereziak

Multzo bakoitzeko bi lehenbiziko bikoteak sailkatuko dira finalerdietarako, multzo bateko lehenbizikoa bertzearen bigarrenaren kontra. Finalerdietako irabazleek elkarren kontra jokatuko dute eta partida hori irabazten duenak finalerako txartela izanen du. Baina finalerdia galtzen dutenek ere izanen dute apirilaren 25ean jokatuko den finalean aritzeko aukerarik. Bi galtzaileek elkarren kontra jokatuko dute errepeska eta finalerdietako irabazleen arteko lehian galtzen duenaren kontra jokatuko dute bigarren txartela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun