Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Bortzirietako emakumeen mendi itzulia egin zuten seigarren aldiz Igantzin martxoaren 8an, Bortzirietako Oinarrizko Jendarte Zerbitzuen Mankomunitatearen laguntzarekin. 65 emakumek parte hartu zuten.
Igande goizeko 9etan abiatu ziren emakumeak Igantziko Udaletxe paretik eta mendi buelta egin ondotik, elkarretaratzea egin zuten leku berean. Gero bazkaria izan zuten La Villa jatetxean.