Bortzirietako emakumeen mendi martxa herrian aurten

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 5a, 16:21

Emakumearen Egunean iaz egin zen elkarretaratzea. Artxiboko argazkia.

Itzuliaren eta elkarretatzearen ondotik La Villan bazkalduko dute

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Bortzirietako emakumeen mendi itzulia eginen dute seigarren aldiz, Bortzirietako Oinarrizko Jendarte Zerbitzuen Mankomunitatearen laguntzarekin. Aldi honetan Igantzin eginen dute irteera martxo­aren 8an. Igande goizeko 9etan dute hitzordua Udaletxe parean eta mendi buelta egin ondotik, 13:00etan elkarre­taratzea eginen dute leku berean. 14:00etan bazkaria izanen dute La Villa jatetxean. Bazkarirako aurretik eman behar da izena 948 635036 telefonoan eta 18 euro ordaindu beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun