Mendian federatzeko epea ireki du Ekaitza Elkarteak

Nerea ALTZURI 2015ko mar. 5a, 16:17

Interesatuek martxoaren 10era arte egiten ahal dute

Urte batzuk badira Ekaitza Elkartea Men­di Fede­razioaren barrenean dagoela eta geroztik mendian fede­ra­­tu nahi dutenei elkartearen izenean egiteko auke­ra eskaintzen die. Urtetik urtera erabiltzaile ko­pu­rua igo­tzen joan da. Eta aurten ere interesa duten guz­tiek izanen dute aukera, elkarte­ko bazkide izan ala ez.

Lehendik federatuak direnek Caixara joan eta han kuota ordaindu beharko dute. Lehendabiziko aldiz federatu nahi dutenek, berriz, Xabier Zugarramurdiri jakinarazi beharko diote eta ho­rretarako NANren kopia eraman beharko diote. Behin hori eginda, kuota­ ordaindu beharko dute.

Lehendik federatuak direnek eta lehenbiziko aldiz egin nahi dutenek martxoaren 10era arteko epea izanen dute tramiteak egiteko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun