Euriak zakozarren harat-honatak bakarrik errespetatu zituen, baina halere giro ederra izan da aurten ere inauterietan. Goitarrek eta Fraindarrek baserri auzoak alaitu zituzten beraien musika eta dantzekin. Asteleheneko karrozak ere euriak zapuztu zituen neurri batean, baina jendeak umorez erantzun zuen.