Boluntarioek musutruk egiten duten lana eskertzeko omenaldia antolatu zuten otsailaren 19an San Jose Zahar Etxean. Inma Danboriena akordeoilariaren doinuekin dantza egin, bertsoak, eskaintzak, irrintziak eta kalejirak izan zituzten. Ondoren, Zahar Etxeko bizilagunek prestatutako luntx eder baten ondoan bildu ziren adinekoak eta bolondresak.