Gure Txokoa elkarteak antolatutako mus txapelketa jokatu zen otsailaren 14an Iamotenean. Guztira 36 bikotek parte hartu zuten eta horien artean, Lesakako Jon Otxoteko eta Mattin Gonzalez suertatu ziren txapeldun, finalean Berako Joseba eta Iñigo Martinez anaiei irabazita. Hirugarren posturako lehian, Jon Magirena eta Bikendi Lakosta baztandarrek irabazi zieten Andoni Lasaga eta Bernard Errandonea beratarrei. Gure Txokoako zuzendaritza batzordeko Edurne Pachecok banatu zituen sariak (400 euro irabazleek).