Auzolanean bakea eraikitzen goiburupean udalak antolatutako jardunaldiak arrakastatsuak suertatzen ari dira. Otsailaren 19an Paco Etxeberriak eskaini zuen solasaldia aditzeko ttiki gelditu zen Beralandeta, argazkian ageri denez. Otsailaren 26an, Oraina: bakegintzaren ikuspegiak jorratu zituzten Baketikeko Iker Usonek eta Foro Sozialeko Aitziber Blancok. Hirugarren saioa, martxoaren 5ekoa (19:00etan), ez da hitzaldi bat izanen. Aitzineko bi saioetan landutako gaiak oinarri hartuta, herritarren partaidetzarekin, etorkizunaren inguruan hausnarketa partekatua egiteko ekimena izanen da, open space dinamika erabiliz.