Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta, martxoaren 8an igande pasa ederra prestatua dute Berako Kaxerna Gaztetxean. Arratsaldeko 6etatik hasita, Genero rolak, gaztetxe eta leku autogestionatuetan bideoa eskainiko dute eta ondoren, merendu goxo batekin, kafearekin eta tearekin, eztabaidatzeko aukera izanen dute.
Berdin gehiago da kanpaina
Bortzirietako Berdintasun Batzordeak martxoaren 8ari begira antolatu dituzten ekitaldien berri ere eman du. Igandean Bortzirietako VI. Mendi Itzulia eginen dute Igantzin eta Lesakako komertzioek Ginkana ere egiten ari dira.
Horretaz gain, Bortzirietako Jendarte Zerbitzuen Mankomunitateak bultzatuta, Denok Bat elkartearen bidez Baztan, Bortziriak eta Malerrekan zabalduko den Berdin gehiago da kanpaina ere gauzatuko da, berdintasuna gizarte osoari mesede egiten dion giza eskubidea dela nabarmenduz.
Bortzirietako ikastetxetan eta institutuetan, Zentagle teknikaren bidez, mosaiko ezberdinak osatuko dituzte martxoaren 8rako eta Toki Ona institutuan, astelehenean filma emanen dute, gaia lantzeko.