Berako Agerra mendi taldeak urtero antolatzen duen Bera-Goizueta mendi ibilaldia otsailaren 1ean egitekoa zen, baina eguraldiarengatik bertan behera utzi behar izan zuten. Oraingoan martxoaren 15erako jarri dute hitzordua. Martxoaren 11 baino lehen eman behar da izena elkartean edo 948 630362 telefonora deituz (gauez).
Agerratik (07:00etan abiatuko dira mendizaleak) eta Aginatik oinez (08:15ean autobusa hartu Agerran eta Agiñaraino hurbilduko ditu mendizaleak) edo Goizuetara autobusez (11:00etan abiatuta elkartetik) egin daiteke bidea eta Umore Ona elkartean bazkalduko dute denek. Bertan ordainduko da bai bazkaria, baita autobusa ere.