Mini Enduro BTT proba ere eginen dute martxoaren 15ean IrriSarri Landen

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 5a, 08:43

Mini Enduro BTT proban izen emateko epea martxoaren 8ra arte zabalik dago. Artxiboko argazkia

Gladiators Day oztopodun lasterketarekin bat egingo duen probarako izen-ematea zabalik da

Datorren martxoaren 15ean mendiko bizikletak atsegin dituzten lagunentzako Mini Enduro BTT proba antolatu dute IrriSarri Landen. Egun berean Gladiators Day lasterketa egingo dute; bi probak Enpresen Erronka programaren barne daude, baina nahi duen guztiak parte hartzeko aukera ere bada.

Datorren martxoaren 15ean mendiko bizikletak atsegin dituzten lagunentzako Mini Enduro BTT proba antolatu dute IrriSarri Landen. Egun berean Gladiators Day lasterketa egingo dute; bi probak Enpresen Erronka programaren barne daude, baina nahi duen guztiak parte hartzeko aukera ere bada.

Mini Enduro BTT proba martxoaren 15ean eginen dute IrriSarri Landen, igande goizeko 10etatik 12etara. Parte hartzaileak bi kategoriatan banatuko dituzte: Corporate (Enpresen Erronka programan parte hartzen duten enpresetako kideentzat) eta Open (zale orori zabaldutako kategoria). Emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan bikoteka parte har daiteke.

Ibilbideak sei kilometro izanen ditu; bi kilometroko kronometratutako bi ekitaldi, eta horiek lotzeko bertze bi kilometroko zati bat. Jaitsiera zailtasun maila baxuko IrriSarri Landeko pista berdetik eginen dute.

Ibilbidean zehar, gustuko izanen dituzten hainbat oztopo aurkituko dituzte parte hartzaileek, jauzi sinple, malda eta peralteak.

Antolakuntzak irteera maldara igotzeko igogailua jarriko du. Bertatik abiatuko dira taldeak, eta lasterketako arduradunek lehen jaitsierako denborak neurtuko dituzte. Talde bakoitza bere kabuz itzuliko da irteera puntura, denbora kontuan hartu gabe, eta bertatik bigarren jaitsiera kronometratua eginen du.

Mini Enduro BTT proban izena emateko epea martxoaren 8ra arte izanen da. Prezioa 35 eurokoa da, egun osoko forfaita barne, probaren ondoren parkeko jarduerez gozatzen segitzeko. Lasterketako hornidura eta bazkaria edo gosaria ere prezioaren barne daude. Gainera, parkean ostatu hartzeko aukera dago, eta parte hartzaileek %15eko deskontua izanen dute. Proba Progesport, eventos deportivos agentziak antolatu du. Informazio gehiago eta izen-ematea www.rockthesport.com helbidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun