40. urteurreneko emanaldietan murgildua dagoen Leitzako Jeiki Abesbatzak Wolfang Amadeus Mozart-en Requiem kantatuko du martxoaren 8an, igandean 13:00etan Berako San Esteban elizan, Nekane Piñuelaren zuzendaritzapean.
Abesbatzako kideen artean, Ainara Roda sopranoa, Paula Arburua mezzoa, David Etxeberria tenorea eta Joxe Mari Azpiroz baritono baxua ariko dira eta Jose Luis Etxetxipia organistaren eta Egoitz Telletxea tinbaleroaren laguntza ere izanen dute. Berako Kultur Batzordeak antolatu du emanaldia.