Haur-elikadura eta eskola-jantokiei buruzko ikastaroko hirugarren solasaldia martxoaren 4an Beran

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 3a, 08:15

Guraso aunitz eta profesionalak bildu dira orain arteko solasaldietan. Argazkian, otsailaren 11n Lesakako Kultur Etxean egin zen lehenbiziko solasaldia. Utzitako argazkia

Dieta bereziak behar dituzten gaixotasunei buruz ariko dira asteazkenean 14:30etik 16:30era Beralandetan

Haur-elikadura eta –nutrizioari eta eskola-jantokiei buruzko bosgarren ikastaroa antolatu dute Bortzirietako Guztiok taldeak eta Osasunbideak, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eta Bortzirietako udalen laguntzaz. Jantokietako langileei eta jantokien antolakuntzaz arduratzen diren gurasoei zuzendua dago, baina edozein gurasorendako egokia da. Elikadura osasungarriaz eta irensteko arazoak eta nahasmenduei buruz aritu dira orain arteko bietan eta martxoaren 4an, Dieta bereziak behar dituzten gaixotasunak solasaldia eskainiko dute Berako Beralandetan.

Asteazkenean 14:30etik 16:30era Félix Sánchez Valverde eta Elena Aznal, Nafarroako ospitale-konplexuko pediatrek eta digestioan eta nutrizioan adituak landuko dute gaia.

Martxoaren 18an, azkenik, Eskola-jantokien hezkuntza-alderdiak solasaldia eskainiko dute Arantzan, jantokien funtzioaz, antolaketaz, eta gisako gaietaz. Oraindik ez dago erabakia nor izanen den hizlari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun