Herritarrek bere ohiko harat-honatak eginen dituzte auzoz auzo mozorroturik inauterietan. Ortziralean Berrizaun, bidegurutze aldea, Frain auzoa, herria, Sarrola eta Lasaga auzoetan eskean ibili ziren gazteak eta larunbatean Irisarri eta Unanu auzoan eta Piedade gainean. Boletoen zozketa egin ondotik ederki afaldu zuten. Larunbat arratsaldean haurrak ere kalejiran ibili ziren.