Igantziko Biltoki elkarteak urteko batzarra egin zuen ilbeltzaren 24an eta bertze gaien artean, bi urte eman dituzten batzordeko kideek bere lana utzi eta berriak sartu ziren. Honela, Tania Gonzalez da idazkari berria, Josu Laka lehendakariordea, Nerea Bertiz diruzaina eta Iñigo Almandoz, Axun Iribarren eta Naroa Loinaz dira bokal berriak. Mikel Arburuak segituko du urtebetez lehendakari lanean. Orain arte batzordeko kide izan diren Iñaki, Ainhoa, Olatz, Julen, Aitor eta Maria Jesusen lana ere eskertu zuten.
Aipatzekoa da larunbat honetan jokatu dituztela mus eta partxis txapelketaren finalak eta ondotik afaria ere izan dutela. Hurrengo alean emanen dugu irabazleen berri.