Otsailaren 6an Goenkaleko azken atala grabatu zen Miramonen. Atal honetan parte hartzera gonbidatuak izan ziren Elizagoien ahizpak. Goenkale astean behin emititzen denez, badirudi azkeneko atal hau, urte bukaera aldera emanen dutela. Elizagoien ahizpak ageri dira argazkian, Goenkaleko aktore ezagunekin, tartean Iñaki Perurena leitzarra.