Etxalarko Gema Arrugaeta argazkilaria Madrilen egonen da “on the movie” argazki erakusketa ibiltariarekin. Tunez, Frantzia, Suitza eta Libanotik pasa da erakusketa eta hurrengo geltokia Madrilgo Lorategi Botanikoa izanen da; otsailaren 19tik martxoaren 15a arte. Europa mailan, sei argazkilariren artean martxan jarritako erakusketa da, eta Mediterraneoko transhumantzia eta naturari buruzkoa. Bertan, Espainiako erreportajea Gemak osatutakoa da eta Extremadura eta Avilako argazkiez gain, Euskal Herrikoak ere sartu ditu.
Taldeko argazki erakusketa honez gain, Gemak bere Izadiaz-gizadiaz argazki erakusketa pertsonala inauguratzeko ere aprobetxatuko du Madrileko aukera hau. Madrilen otsailaren 21ean izanen da inaugurazio nagusia eta hau aprobetxatuz Euskal eguna antolatu dute. Otsail erdialdetik aitzinera, argazkiak ikusteko gogoa duenarentzat hantxe egonen da Gema.