Asteburu berezia prest dute kiroldegiaren zazpigarren urteurrenerako

Aitor AROTZENA 2015eko otsailaren 19a

Hainbat jarduera probatzeko aukera

Udal kiroldegia ireki zela zazpi urte beteko direla eta, otsailaren 28 eta martxoaren 1eko astebururako eskaintza berezia prestatu dute. 

Honela, orain bazkide egiten direnak %75eko deskontua izanen dute matrikulan eta 28 euro bertzerik ez dituzte ordaindu beharko (lehen 112,26 euro).

Kirol jarduera ezberdinei dagokienez, otsailaren 28an, larunbatean 10:30etik 11:30era spinning, 11:45etik 12:45­era Crosstrainning (intentsitate altuko entrenamendua), 12:45etik 13:15era Core, 17:30­e­tik 18:30era Crosstrainning, 18:30e­tik 19:30­era spinning eta 19:30etik 20:15era Aqua­running saioak eskainiko dituzte eta martxoaren 1ean, igandean 10:30etik 11:30era Cardiokickbox, 11:30e­tik 12:30era Spinning eta 12:30etik 13:15era Aquaerobic. 4 eta 6 urte arteko haurrek ere izanen dute parte har­tzeko aukera, igandeko psikomotrizitate saioan (11:30etik 12:30era).

Abonatuek otsailaren 22ra bitarteko epea izanen dute izen emateko doan. Abonaturik ez daudenek, berriz, ­otsailaren 23tik 27ra eman dezakete izena, 5 euro ordainduta.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun